XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2) Geure burua Jainkoari eskeñi bear diogula, siñesterik bizienaz eta goimaitasunik sutsuenaz.

272. Zer adierazten du Garbikunde egunez egin oi dan Elizbirak?

Andre Mari'k Jesus Aurtxoa Elizara eramateko egin zuan ibillaldia.

Geure neke ta lan guztiak ongi artzeko asmoz eta Kristo Gure Jaunarekin bat-bat eginda izan bear gera Elizbira ortan, zerurako onuragarri datzakigun nai ba'degu.

273. Noiztikoa ote degu Elizan Andre Mari'ren Garbikunde jai au?

Benedito =xLv='garrenaren iritziz, Apostoluetatik datorkigun jaia edo-da.

Bostgarren mendean, beñipein, antxiñako jaia omen zan.

Laureun eta larogeta amabostgarren urte ingurutan, Gelasio Aita Santuak berriztatua edo obeki esateko indarberritua izan zan.

Beñola, otsaillaren lenbiziko egunetan izan ere, Lupercalia esaten zitzaien jaietariko batzuk izaten omen ziran.

Gezurrezko Pan jainkoaren omenez ospatu oi ziran jai oso lotsagarriak, alegia.

Auei indarra kentzeko asmotan jarria izan zan Garbikunde jaia.

Elizkizun eder onexen bitartez, uste baitzuan Aita Santuak, kristau erriak alde egingo zutela egun aietako lotsagabekerietatik.

Gertatu ere, alaxe gertatu omen zan.